Jardunaldi hori asteazkenean (2007-11-28) egingo da, Kursaal Batzar Jauregian
|
Donostia Sustapena erakundeak enpresa malguak sustatzen ditu lan-bizitza, bizitza pertsonala eta familia-bizitza behar bezala uztartzea lortzeko | ||
| ||
| Donostia Sustapena erakundeak Donostia-Equal Auzolan programa ixteko jardunaldia antolatu du. Langileen lan-bizitza, bizitza pertsonala eta familia-bizitza behar bezala uztartzeko bidean aurrera egitea da programa horren helburua. Zer da Donostia Equal Auzolan? DONOSTIA AUZOLAN proiektua Donostia Sustapena erakundeak bultzatzen du honako hauekin batera: Gipuzkoako Abokatuen Elkargoa, CEIT (Gipuzkoako Azterlan eta Ikerlan Teknikoen Zentroa), Gaia (Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea eta Telekomunikazioen Klusterra), Langile Komisioak sindikatua, Eudel, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundia. Programak jarduera sorta zabala ezartzen du, lana antolatzeko eredu malguak ezartzea sustatzearren, betiere bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lan-bizitza uztartzea errazte aldera. Proiektua 2005ean jarri zen abian, eta gure hiriko enpresaren eta adierazitako uztarketaren egoera aztertzeko fase baten ondoren, metodologia aditua sortzea ahalbidetu du lan-antolaketa hobetzearren. Metodologia hori Donostiako enpresa txikietan eta profesionalengan aplikatu da eta emaitzak positiboak izan dira. Nola garatu da Donostia Equal Auzolan programa? Donostia Equal Auzolan proiektuak bi oinarrizko helburu ezarri ditu.
Enpresa horiekin zuzenean egindako lanak honako emaitza hauek izan ditu:
| ||
2007/11/28-an argitaratua

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián. (+34) 943 481000
